XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kendu zuen beraz burutik eta Ezkibel jaunaren sahetsean ezarri.

Doi batez ere zabaldu omen zituen kanpoko-leihoak, hobeki liburueri behatzeko.

Legeari zoazkonak, eskuratu bezain laster emaiten zituen bere lekuan.

Aldiz blazoinak kolorez itxuratzen zituen bat laketu zitzakon ainitz.

Erori zen ere epaileak bertzen gibelean gorderik zaduzkanen gainera, zalduntzako gaietaz mintzo-eta debekatuak ziren bi liburu izanki: bat Amadis de Gaula eta bertzea nonbaiteko Primaleon, Greziakoa naski.

Biak berdin ergelak.

Ikertzeari emana zen gogotik, hats-beherapen bat aditu zuenean: epailea atzartzen ari.

Urriki dut.

Urriki ditut mendekiosen artera jautsiak, bertze legerik ezpaitute ezen ukaldiari ukaldi, ordainari ordain eskaintzea baizik, bere haurrak ere kotsatzen dituztela betiereko herraz.

Ezkibelek aitzinean ikusi zuen etsaia, izigarri, eskuan bedera soka piruen muturrean zaduzkala makana-zurezko pilotak.

Bazakien ontsa hiltzeko tresnak zirela.

(Nihaurek ikusia dut heiek zirurikan botaz, urrunera ulia bezala behorraren uzkaltzen.)

Beldurrak jauzarazi zazkon begiak, asmatuz izidura gehiena egiten zakon heriotzeari...

Eni erraileak eskarniatzen zuen epaile dohakabea, nolaz-eta uste zukeen badirela hiltze maitagarriago batzu.

Jaunak, lekutik mugitu gabe egin omen zakon behako bat, itzultzeko artea eskainiz.

Asma dezaket gero ikusi zituela pilotak zirimolan hasten, haizea senditu, xixtua entzun arruntean lasterrez ezin ikusizko gauzak, ametsak geldira erakusten ahal dauzkigun bezala eta elgar jo zutela bi mokor beltzek taka idor batekin, ukaldian urrundu, gibeleko hariak idekiz aizturrak bezala...

Asma dezaket lepoa iretsiz garkolan gaindi iragan zirela pilotak, han gurutzatu eta zintzurrera heldu jaunaren eskuarekin batean.

Ahurrean harturik bihurtu zituzkeen gizonaren urkatzeko.

Gorputza mahainaren gainean etzanik ezarri zukeen, oraino putarka ari eta eskuak aireari aztaparka, zerbaiti lotu nahiz...

Asma dezaket haragitik jalgi zitzaiela debruzko zoriona, emazte batzuek bizian ikusi baitute holakorik.

Jalgitzean, iguzkiak jo-eta, gapeloa etxean ahantzi zuela ohartu zen Agirre.

Itzuli zen bila.

Iragan zituen berriz barne hozpilak, eskalerra, liburutegia...

Hilaren azpian zapaturik aurkitu omen zuen.

Atera berriz, eta bazoan, ez jakinez norat egin.